Egun on irakurleok!
Gaur aztertuko dugun ekonomia,
Italiakoa izango da. Atzo, apirilaren 14ean,
Italiako lehendakariak prentsaurreko bat eman zuen, oso transmititua izan dena
Italiako edota beste herrialde askotako telebistetan. Izan ere, Italiako
ekonomiari buruzko datu garrantzitsuak eman zituen, Italiako ekonomia
indikadoreak hain zuzen ere.
Harrigarria badirudi ere, Italiak
188 herrialdetik, 86. postuan dago defizit publikoari dagokionez (%2,6koa) . Gure herrialdea, ordea,
141. postuan (%5,08koa).
Matteo Renzi atzo argi eta garbi
adierazi zuen bezala, Italiaren arazo larrienetako bat langabezia da. Nahiz eta
aurreko urtetik hona, aurrerapena ikusi ahal izan dugun, oraindik ere,
langabezia nahiko altua da. Atzo emandako datuen arabera, gaur egungo Italiako
langabezia %12,5ekoa da, eta gainera, ehuneko hau asko handitzen da 25 urte
beherakoentzat, izan ere 25 urtetik beherako biztanleriaren langabezia %38,7koa
da.
Bestalde, azken datuei
dagokionez, Italiaren inflazioa aurreko urtearekin konparatuz, nahiz eta asko
ez izan, igo egin da. Atzoko prentsaurrean Italiako lehendakariak esan zuenez,
Italiako inflazio orokorra -%0.1ekoa da. Hau esan eta gero, adierazi zuen,
nahiz eta inflazioa igo, arlo batzuetan, behera egin duela, garraioa izan da
nabariena. Eta oso aipagarria da, azken hilabeteetan hezkuntzan ez dela
aldaketarik eman.