lunes, 16 de mayo de 2016

Egun on irakurleok!


Gaur aztertuko dugun ekonomia, Italiakoa izango da. Atzo, apirilaren 14ean, Italiako lehendakariak prentsaurreko bat eman zuen, oso transmititua izan dena Italiako edota beste herrialde askotako telebistetan. Izan ere, Italiako ekonomiari buruzko datu garrantzitsuak eman zituen, Italiako ekonomia indikadoreak hain zuzen ere.

Harrigarria badirudi ere, Italiak 188 herrialdetik, 86. postuan dago defizit publikoari dagokionez (%2,6koa) . Gure herrialdea, ordea, 141. postuan (%5,08koa).

Matteo Renzi atzo argi eta garbi adierazi zuen bezala, Italiaren arazo larrienetako bat langabezia da. Nahiz eta aurreko urtetik hona, aurrerapena ikusi ahal izan dugun, oraindik ere, langabezia nahiko altua da. Atzo emandako datuen arabera, gaur egungo Italiako langabezia %12,5ekoa da, eta gainera, ehuneko hau asko handitzen da 25 urte beherakoentzat, izan ere 25 urtetik beherako biztanleriaren langabezia %38,7koa da. 

Bestalde, azken datuei dagokionez, Italiaren inflazioa aurreko urtearekin konparatuz, nahiz eta asko ez izan, igo egin da. Atzoko prentsaurrean Italiako lehendakariak esan zuenez, Italiako inflazio orokorra -%0.1ekoa da. Hau esan eta gero, adierazi zuen, nahiz eta inflazioa igo, arlo batzuetan, behera egin duela, garraioa izan da nabariena. Eta oso aipagarria da, azken hilabeteetan hezkuntzan ez dela aldaketarik eman.

1 comentario:

  1. Buona sera. Luigi Pannacotta naiz, Italiarra. Oso ondo dago idatzita eta gaur egungo ekonomiarekin oso egokituta. Honi esker, nire herrialdeko ekonomiari buruzkoa aktualizatu dut. Zorte on! Agur!

    ResponderEliminar